Ongi etorri Basurtuko Unibertsitate Ospitalera
Bilbo-Basurtuko ESI
Erakunde modernoa gara, berritzailea, osasun-arretan kalitate handikoa eta gure profesionalen prestakuntzan oso inplikatuta gaude.
Bilbo Basurtuko ESIn Osasun Zientzietako 41 espezialitatetako egoiliarrak prestatzen ditugu: 35 espezialitate Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitatekoak dira, eta gainerako 6 espezialitateak Bizkaiko Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Unitatekoak, Euskadiko Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitatekoak, Euskadiko Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoko Irakaskuntza Unitatekoak eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko Auzitegiko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea.
Gainera, garrantzitsua da azpimarratzea aitzindariak izan ginela espezialisten prestakuntzan, 1921ean hasita, eta 1979tik gaur egungo Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Sisteman sartuta.
Gaur egun, Osasun Prestakuntza Espezializatuaren mendeurrena ospatzeko jarduerak amaitzen ari gara, eta pozik hartuko zaituztegu mendeurreneko egoiliar gisa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, honekin batera doakizuen aurkezpena kontsulta dezakezue, eta martxoaren 24, 27 eta 28an Atea Irekien Jardunaldia bisitatu..
Agur bero bat.
Arantza Fernández Rivas doktorea
Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko PSEeko ikasketa-burua
Ezagutu ezazu Basurtu Ospitalea
Basurtuko Ospitalea hiritar orok behar zuen arreta jasotzeko asmoarekin 1908an bilbotar familia desinteresatu batzuen ekarpenei esker jarri zen abian.
Garaiko europar ospitale berrienen eraikuntza eredua ardatz harturik izan zen sortua. Pazienteen lekualdatzeak eman zitezen lurrazpiko komunikabideez hornitutako pabiloi ezberdinez, eta gaixotasun larrienen kutsatze arriskua murrizten lagun zezakeen lorategiz osatu zen ospitalea.
1921ean, Enrique Areilza Doktorearen agindu eta ikuspegi aurrerakoiari jarraiki, garai hartan Santo Hospital Civil de Bilbao deiturikoan barne medikuen formakuntzari hasera eman zitzaion.
Era honetan, medikuntzako ikasleak edota doktoretzan medikuntzako ikasgairen batean matrikulatutako lizentziatu berriak zirenak, euren merituen arabera, barneko programan sar zitezkeen, barne medikuen ikuskatzaileak gainbegiratutako programa teoriko eta praktikoan (Ikasketa Buruaren antzeko pertsona zen hura).
Gaur egunean, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak, Bilbo eskualdeko beste Lehen Mailako Arretako Osakidetzako osasun egiturekin batera Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratua osatzen du.
Mendeurrena gainditu du jada baina Basurtuko Ospitaleak iraganeko esentzia klasikoa beregan duen zentro berria izaten jarraitzen du. Adeitasuna eta paziente zein lankideekiko zaintza eta errespetua ardatz ditu, «basurtiar espiritua» deritzona.
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea: 1921etik egoiliarrak prestatzen
2021. urtean Basurtuko Ospitaleko arretaren zenbaki adierazgarriak:
Ohe kopurua | 635 |
Ospitaleratze kopurua | 36.406 |
Larrialdi kopurua | 124.783 |
Egonaldiaren batez besteko iraupena | 4,76 |
Kontsulta medikoak | 839.239 |
Erizaintzako kontsultak | 49.487 |
Ebakuntza kirurgikoak | 24.092 |
Bilbo-Basurtuko ESIko espezialitateak
Alergologia | Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia |
Analisi Klinikoak | Kirurgia Plastikoa, Estetikoa eta Konpontzailea |
Anatomia Patologikoa | Laneko Erizaintza |
Anestesiologia, Bizkorketa eta Minaren Terapia | Lege eta Auzitegi Medikuntza |
Angiologia eta kirurgia baskularra | Medikuntza fisikoa eta Errehabilitazioa |
Aurpegi-masailetako Kirurgia | Medikuntza Nuklearra |
Babesmen erradiologikoa | Medikuntza Prebentiboa |
Barne-medikuntza | Mikrobiologia eta Parasitologia |
Bihotzeko kirurgia | Nefrologia |
Biokimika Klinikoa | Neurokirurgia |
Dermatologia | Neurologia |
Digestio-aparatua | Obstetrizia eta Ginekologia |
Endokrinologia eta Nutrizioa | Oftalmologia |
Erizaintza Obstetrikoa - Ginekologikoa (Emagina) | Onkologia Erradioterapikoa |
Erradiodiagnostikoa | Onkologia Medikoa |
Erreumatologia | Osasun Mentala Erizaintza |
Familia eta Komunitateko Erizaintza | Ospitaleko Farmazia |
Familia eta Komunitateko Medikuntza | Otorrinolaringologia |
Gaixotasun Infekziosoak | Pediatria eta Arlo Espezifikoak |
Genetika | Pediatriako Erizaintza |
Haur eta Nerabeen Psikiatria | Pneumologia |
Hematologia eta Hemoterapia | Psikiatria |
Kardiologia | Psikologia Klinikoa |
Kirurgia Orokorra eta Digestio-aparatukoa | Urología |
Espezialitateak, plazak eta programa
Jarraian, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean prestakuntza eskaintzen dugun espezialitateak adieraziko dizkizuegu. Hemen ikusi ahal izango duzue zenbat plaza eskaintzen diren aurten, eta dagokion prestakuntza-programa deskargatu.
Zerbitzu | Plazak | Programa | Aurkezpena |
---|---|---|---|
Alergologia | 1 | PDFa | PDFa |
Analisi Klinikoak | 1 | PDFa | PDFa |
Anatomia Patologikoa | 2 | PDFa | PDFa |
Anestesiologia, Bizkorketa eta Minaren Terapia | 5 | PDFa | PDFa |
Angiologia eta Kirurgia Baskularra | 1 | PDFa | PDFa |
Aurpegi-masailetako Kirurgia | 1 | PDFa | PDFa |
Barne-medikuntza | 3 | PDFa | PDFa |
Biokimika Kliniko | 0 | PDFa | |
Dermatologia Mediko-kirurgikoa eta Benereologia | 1 | PDFa | PDFa |
Digestio-aparatua | 2 | PDFa | PDFa |
Endokrinologia eta Nutrizioa | 1 | PDFa | PDFa |
Erradiodiagnostikoa | 3 | PDFa | PDFa |
Erreumatologia | 1 | PDFa | PDFa |
Familia eta Komunitate Arretako Erizaintza | 3 | PDFa | PDFa |
Familia eta Komunitate Arretako Medikuntza | 13 | PDFa | PDFa |
Haur eta Nerabeen Psikiatria | 1 | PDFa | |
Hematologia eta Hemoterapia | 1 | PDFa | |
Kardiologia | 2 | PDFa | PDFa |
Kirurgia Orokorra eta Digestio-aparatukoa | 2 | PDFa | PDFa |
Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia | 2 | PDFa | PDFa |
Lege eta Auzitegi Medikuntza | 1 | PDFa | PDFa |
Medikuntza fisikoa eta Errehabilitazioa | 1 | PDFa | PDFa |
Mikrobiologia eta Parasitologia | 1 | PDFa | PDFa |
Nefrologia | 1 | PDFa | PDFa |
Neurokirurgia | 1 | PDFa | PDFa |
Neurologia | 2 | PDFa | PDFa |
Laneko Erizaintza | 1 | PDFa | |
Laneko Medikuntza | 2 | PDFa | |
Obstetrizia eta Ginekologia | 2 | PDFa | PDFa |
Oftalmologia | 1 | PDFa | PDFa |
Onkologia Erradioterapikoa | 1 | PDFa | PDFa |
Onkologia Medikoa | 1 | PDFa | PDFa |
Osasun Mentaleko Erizaintza | 2 | PDFa | PDFa |
Ospitaleko Farmazia | 2 | PDFa | PDFa |
Otorrinolaringologia | 2 | PDFa | PDFa |
Pediatriako Erizaintza | 2 | PDFa | PDFa |
Pediatria eta Arlo Espezifikoak | 5 | PDFa | PDFa |
Pneumologia | 1 | PDFa | PDFa |
Psikiatria | 3 | PDFa | PDFa |
Psikologia Klinikoa | 1 | PDFa | PDFa |
Urologia | 1 | PDFa | PDFa |
Saioak
Bilboko Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko 2023 Ate Irekien Jardunaldia martxoaren 24, 27 eta 28an egingo da, ospitaleko Gorbeia ekitaldi-aretoan. ESIan prestatzen ditugun espezialitate guztietako tutoreek eta egoiliarrek emango dituzten hitzaldietara etortzera eta bertan informatzera animatzen zaitugu. Egutegia azpian duzu.
Jardunaldietara etortzeko, garrantzitsua da aurretik izena ematea esteka honen bidez: https://inkestagune.osakidetza.eus/index.php/365575
Aurrez aurre etortzerik ez baduzu, hitzaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dituzu Zoom aplikazioaren bidez. Saio guztietara sartzeko pasahitza 111111 da. Ondoren, saioak bideoz eskuragarri egongo dira orrialde honetan bertan.
Hora | Área | Enlace |
---|---|---|
Ostirala, martxoak 24,espezialitate medikoak |
||
08:00 | Alergologia | Ikusi bideoa |
08:30 | Anestesiologia eta Bizkorketa | Ikusi bideoa |
09:00 | Digestio-Aparatua | Ikusi bideoa |
09:30 | Kardiologia | Ikusi bideoa |
10:00 | Dermatologia | Ikusi bideoa |
10:30 | Endokrinologia eta Nutrizioa | Ikusi bideoa |
11:00 | Hematologia eta Hemoterapia | Ikusi bideoa |
11:30 | Barne Medikuntza | Ikusi bideoa |
12:00 | Nefrologia | Ikusi bideoa |
12:30 | Neumologia | Ikusi bideoa |
13:00 | Neurologia | Ikusi bideoa |
13:30 | Onkologia Medikoa | Ikusi bideoa |
14:00 | Onkologia Erradioterapikoa | Ikusi bideoa |
14:30 | Reumatologia | Ikusi bideoa |
15:00 | Familia eta Komunitate Arretako Medikuntza | Ikusi bideoa |
Astelehena, martxoak 27, espezialitate kirurgikoak |
||
10:00 | Angiologia eta Kirurgia Baskularra | Ikusi bideoa |
10:30 | Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatuko Kirurgia | Ikusi bideoa |
11:00 | Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia | Ikusi bideoa |
11:30 | Kirurgia Plastikoa, Estetikoa eta Konpontzailea | Ikusi bideoa |
12:00 | Neurokirurgia | Ikusi bideoa |
12:30 | Urologia | Ikusi bideoa |
13:00 | Obstetrizia eta Ginekologia | Ikusi bideoa |
13:30 | Oftalmologia | Ikusi bideoa |
14:00 | Otorrinolaringologia | Ikusi bideoa |
14:30 | Lege eta Auzitegi Medikuntza | Ikusi bideoa |
Asteartea, martxoak 28, espezialitate orokorrak |
||
08:00 | Ospitaleko Farmazia | Ikusi bideoa |
08:30 | Analisi Klinikoak | Ikusi bideoa |
09:00 | Mikrobiologia eta Parasitologia | Ikusi bideoa |
09:30 | Anatomia Patologikoa | Ikusi bideoa |
10:00 | Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa | Ikusi bideoa |
10:30 | Erradiodiagnostikoa | Ikusi bideoa |
11:00 | Pediatria | Ikusi bideoa |
11:30 | Laneko Medikuntza | Ikusi bideoa |
12:00 | Psikiatria | Ikusi bideoa |
12:30 | Haur eta Nerabeen Psikiatria | Ikusi bideoa |
13:00 | Psicologia Kliniko | Ikusi bideoa |
13:30 | Osasun Mentaleko Erizaintza | Ikusi bideoa |
14:00 | Erizaintza Pediatrikoa | Ikusi bideoa |
14:30 | Laneko Erizaintza | Ikusi bideoa |
15:00 | Familia eta Komunitate Arretako Erizaintza | Ikusi bideoa |
Dk. Aranzazu Fernandez Rivas
Bilbo-Basurtu ESIko Irakaskuntza Batzordeko lehendakaria
94 400 6193
mariaaranzazu.fernandezrivas@osakidetza.eus
Andoni Parra Diego
Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Irakaskuntza Batzordeko teknikaria
94 400 7418 ext: 847418
andoni.parradiego@osakidetza.eus
Itziar Astondoa Mentxaka
Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Irakaskuntza Batzordeko idazkaria
94 400 6219
Maria Salgado Carballo
Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Irakaskuntza Batzordeko idazkaria
94 400 6219
maria.salgadocarballo@osakidetza.eus
Lehendakaritza batzordea
Lehendakaria eta ikasketa-buruaDk. Arantza Fernández Rivas | Zuzendari KudeatzaileaJesus Larrañaga Garitano |
Tutoreen ordezkari diren kideak |
|
1. Abel Andrés Morist dk. (lehendakariordea) 2. Pilar Cabezudo Gil dk. 3. Sara Fernández Ferrer dk. 4. Carlos Loureiro González dk. | Kardiologia Zerbitzua Digestio-aparatuko zerbitzua Anatomia Patologikoko Zerbitzua Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua Zerbitzua |
PSEen ordezkari diren kideak |
|
1. Arkaitz Lara Quintana dk. 2. Martin Sáenz Aguirre dk. 3. Julen Agirre Castillero dk. 4. Maitane Fernández Pena 5. Leire Aguirrezabal Marcotegui dk. | Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia BAME V Erradiodiagnostikoa BAME IV Barne Medikuntza BAME III Osasun Mentala BAEE II Anatomia Patologikoa BAME I |
Autonomia Erkidegoaren kide ordezkariaAntonia Daza Gutiérrez | Familia eta Komunitateko Medikuntzako koordinatzaileaDk. Ana Isabel Gorroñogoitia Iturbe |
Larrialdietako Zerbitzuko kide ordezkariaM. Carmen Espallargas dk. | Obstetrizia-Ginekologia Irakaskuntza Unitatea (Emaginak) kide ordezkariaGloria Gutierrez De Teran Moreno dk. |
Erizaintzako Azpibatzordearen ordezkari den kideaCristina Vaamonde García | Ospitaleko administrazio-langileen ordezkari den kideaBatxi Etxebarria Zugastigoitia |
Prestakuntza-teknikariaAndoni Parra Diego | Batzordeko Administrazio idazkariaItziar Astondoa Mentxaka |
Ezagutu ezazu Osakidetza: publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa
1983an Euskal Osasun Zerbitzua sortu zenetik, Osakidetzaren helburua izan da pertsona guztiei osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa bermatzea. Gaur egun, euskal osasun publikoa euskal gizartearen lorpen kolektiboa ere bada, erreferentziako eredua.
Egunerokotasunean, Osakidetzak antolakunde eraginkorra du eta horren ezaugarri dira: bere zentro eta unitateen kudeaketa-autonomia, osasun-arretaren etengabeko hobekuntza helburu izatea eta talde-lana. Hori guztia bertako profesionalen inplikazio eta konpromisoari esker eta osasunaren eremuan ikerkuntza eta berrikuntzaren aldeko apustu garbiri esker lor daiteke.
Eje central del sistema sanitario
Las personas
Osakidetzaren xedea da pertsona guztien osasunaren alde lan egitea, eta horixe da ekintza guztien ardatza. Osasuna babesteko eskubidea, hortaz, eskubide ukaezina da eta Euskal Osasun Sistema Publikoa sostengatzen duten printzipioetako bat.
Gaur egun, Osakidetzaren erronka nagusienetako bat da euskal gizartearen zahartzeak eragiten duen erronka demografikora egokitzea. Horrek gaixotasun kronikoak nagusitzea eta pertsonen hauskortasuna eta menpekotasuna areagotzea dakar. Osakidetzak urtero 16 milioi kontsultari ematen dio arreta. Kontsulta hauetan gizarteak kualifikazio altuko, kalitatezko eta balorazio altuko osasun arreta jasotzen du.
Kapital nagusia
Profesionalak
Kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko, instalazio egokiak eta teknologia aurreratuena izateaz gain, funtsezkoa da profesional aditu eta konprometituak edukitzea. Osasun-zerbitzuen oinarrian pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten duten pertsonak daude. Hori dela eta, profesionalak dira euskal osasun sistema publikoren kapital nagusia.
Gaur egun, Osakidetzaren egituran 26.500 profesional ari dira lanean, eta % 78 emakumeak dira; Euskadiko emakumeentzako enplegu-emaile handiena gara. Gainera, emakumeak gehiengo dira zuzendaritza-postuetan, arreta-buruzagitzan, baita kategoria profesional gehienetan ere.
Helburua, herritarren ongizatea
Prebentzioa eta sustapena
Osasuna da euskal gizarteak gehien aintzat hartzen duen balioetako bat, osasun-egoera egokia baita beste edozein gaitasun garatzeko aukera ematen digun oinarria. Hortaz, osasuna sustatu eta prebenitzea da Osakidetzarentzako berebiziko zeregina.
Osakidetzak egindako prebentzio-programek ibilbide luzea dute, eta herritarrek konfiantza handia eman diete; parte-hartze tasa altuek eta emaitza egokiek hala frogatu dute. Azpimarratzekoak dira: jaioberrien behaketa, Down Sindromea detektatzea, bularreko, kolon-ondesteko edo zerbixeko minbiziak garaiz detektatzea, eta haurren aho-hortzetako arreta (PADI).
Etengabe hobetzea
Berrikuntza eta ikerkuntza
Osakidetzak osasun-ikerkuntzaren aldeko apustua egiten dut, Biodonostia, Biocruces Bizkaia, Bioaraba eta Kronikgune institutuen bidez, unibertsitate eta industria biosanitarioarekin lankidetzan, osasuneko emaitzak hobetzeko, osasun-sistema eraldatu eta euskal gizartearen garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko.
I+G+b jarduera % 3,4 hazi da 2018 urtean. Azpimarratzekoa da garapenean dauden proiektu kopurua, entsegu klinikoak barne, 2,5 aldiz biderkatu direla azken bost urteotan. Horien artean, nabarmentzekoak dira euskal enpresekin lankidetzan egindako proiektuen hazkundea; azken lau urteotan 5 proiektutatik 59 proiektu egitera pasa da.
Contenido de la pestaña